1927. urtean hasi zen ibilbidea, Oñatin, Gipuzkoan.
Oparoa izan da ordutik egindako bidea, eta hainbat izan dira eraikuntzaren adar guztietan egindako jarduerak.
Eraikitzaileak gara, baina, batez ere, guztiona den leku batean bizi gara, guztion onuraren bila. Moyua Eraikuntzak gara.
Moyuan badakigu gure lanak eragin nabarmena duela gizartearen eta ingurunearen garapenean. Hori dela eta, erantzukizuna, jasangarritasuna eta gizartearen premia eta kezkak errespetatzea dira gure garapenaren zutabeak.
Pertsonek pertsonentzat sortutako eraikuntza-enpresa bat gara. Behar dena egiten dugu besteen bizitza hobetzeko. Horregatik babesten ditugu gure komunitateko gizarte-, kultura- eta kirol-proiektuak.
Gauza ez da soilik proiektu handiak egitea. Gure bizilagunen ongizatea hobetzea da helburua. Eraikitzaileak gara, baina, batez ere eta nagusiki, guztiona den leku batean bizi gara, guztion onuraren bila.
1927. urtetik, 867 obra txiki eta handi bukatu ditugu. Etxeak, ikastetxeak, kirol-instalazioak, errepideak, itsas portuak, osasun-zentroak, parkeak, pasabideak, tren-geltokiak... Izan ere, guretzat lan guztiak dira garrantzitsuak.
Fidagarritasuna eta gaitasun teknikoa ditugu ezaugarri. Bide bati ekitea erabaki genuen duela 93 urte: gure fidagarritasuna ekinaren ekinez erakustea, eta ez hitz hutsez. Obran lanean erakutsi behar da fidagarria zarela, eta ez eskuorri baten bidez. Eta bide horrek eraman gaitu, hain zuzen, lurraldeko eraikuntza-enpresa nagusia izatera.
TOPOa, Anoeta estadio berria, AHTa, SUMMA ikastetxe berria, Onkologikoa eta beste eraikitzeko, soluzio tekniko eta arkitektoniko berritzaileak behar dira, proiektu bakoitza errealitate bihur dadin.