Cookie kontzeptua

Cookieak web-zerbitzariek erabiltzen dituzten tresnak dira, bisitarien edo erabiltzaileen gaineko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko. Nabigazioan zerbitzari batzuek instalatzen duten testu-fitxategi bat besterik ez dira, eta aukera ematen dute informazio jakin batzuk ezagutzeko, hala nola webgunera sartzeko tokia, konexio-denbora, erabiltzailearen gailua (finkoa edo mugikorra), erabilitako sistema eragilea eta nabigatzailea, orrialde bisitatuenak, egindako klik kopurua eta erabiltzaileak interneten duen portaeraren inguruko datuak. Ez dute erreferentziarik ematen erabiltzailearen izen-abizenak zein izan ote daitezkeen antzemateko, eta ezin dituzte disko gogorreko datuak irakurri, ezta birusik sartu ere ekipamenduetan. Era berean, ezin ditzakete erabiltzailearen disko gogorrean beste zerbitzari batetik ezarritako cookieak irakurri.

Zergatik dira garrantzitsuak?

Webgunea erabil daiteke cookieak aktibatu gabe, baina desaktibatuta badaude baliteke webguneak ez funtzionatzea behar bezala.
Ikuspegi tekniko batetik, cookieei esker webguneek azkarrago eta erabiltzaileen lehenespenetara hobeto egokituta funtzionatzen dute. Adibidez, hizkuntza edo herrialdeko moneta gorde dezakete, edo sartzeko erabilitako gailua hauteman.
Webgunearen edo erabiltzaileen kontrako zibererasoak eragozten edo zailtzen dituzten babes- eta segurtasun-mailak ezartzen dituzte.
Horien bidez bildutako datu estatistikoak erabilgarriak dira webguneen kudeatzaileentzat zerbitzuen kalitatea eta esperientzia hobetzeko.
Erabiltzaileei erakusten diegun publizitatea optimizatzeko balio dute, horien interesera hobekien egokitzen diren edukiak eskaintzeko.

Cookieak erabiltzeko baimena

Webgunean Cookieei buruzko ohar bat agertuko da. Erabiltzaileak edo bisitariak onar dezake, cookieen erabilera espresuki baimenduz, jarraian adierazten den bezala.
Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu ahal izango du lehenespenez cookie guztiak baztertzeko, baita cookie bat hartzerakoan pantailan oharra agerrarazteko ere, eta une horretan bertan erabakitzeko disko gogorrean ezarri ala ez.

Nabigatzailearen konfigurazioa

CONSTRUCCIONES MOYUA SLk erabiltzaileei gogorarazten die cookieak erabiltzaileek emandako baimenaren arabera erabiltzen direla, nabigatzailea instalatzean edo eguneratzean.
Onarpen hori baliogabetu daiteke nabigatzaileek edukiak eta pribatutasuna konfiguratzeko aukerak erabilita. Titularrak erabiltzaileei gomendatzen die nabigatzailearen laguntza kontsultatzeko edo nabigatzaile nagusien laguntzako webguneak bisitatzeko (Firefox, Internet Explorer, Safari, Chrome).
Emandako baimena baliogabetzeko edo cookieak desgaitzeko prozeduraren inguruko informazioa nahi baduzu edo cookieei buruzko politikaren inguruko galderaren bat egin nahi baduzu, titularrarekin harremanetan jar zaitezke info@moyua.eus helbide elektronikora idatzita eta mezuaren gaian «Cookieei buruzko politika» jarrita.

Webgunean erabiltzen diren cookie motak

Webgunean nabigatzen duen erabiltzaileak titularrak zuzenean txertatutako cookieak aurkituko ditu, edota titularrak ez beste erakunde batzuek txertatutakoak, jarraian adierazten den moduan:

  • Saioko cookieak: iraungi egiten dira erabiltzailea beste webgune batera joaten denean edo nabigatzailea ixten duenean, hau da, aktibo daude webguneko bisitak iraun bitartean eta ordenagailutik ezabatzen dira bisita hori amaitzean.
  • Cookie iraunkorrak: beren helburua betetakoan edo eskuz ezabatzen direnean iraungitzen dira, ezabatze-data dute eta online erosketa-prozesuetan, pertsonalizazioetan edo erregistroan erabiltzen dira normalean, pasahitz bat behin eta berriz sartu behar ez izateko.

Cookieak bidaltzeko erabilitako ekipamendua edo domeinua kudeatzen duen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen erakundearen arabera, cookie propioak edo hirugarrenenak bereizten dira.

  • Cookie propioak: guk geuk bidaltzen ditugu erabiltzailearen ordenagailura eta guk geuk kudeatzen ditugu, webgunearen funtzionamendua ahalik eta onena izan dadin. Bildutako informazioa gure zerbitzuaren kalitatea eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko erabiltzen da.
  • Hirugarrenen cookieak: erabiltzaileak gure webguneko edukia erabiltzean, hirugarrenen cookieak ere instala daitezke (adibidez, sare sozialetako botoiak sakatzean edo beste webgune batean ostatatutako bideoak ikustean). Horrela esaten zaie gure webgunea ez den beste domeinu batek ezarritakoei. Ezin ditugu eskuratu beste webgune batzuetan nabigatzen ari zarenean bertako cookieetan gordetzen diren datuak.

Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du honako cookie mota hauek instala daitezkeela:

COOKIE MOTA DESKRIBAPENA ERABILERAREN ADIBIDEA
ERRENDIMENDUKO COOKIEAK Cookie hauek zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta gure webguneen funtzionamendua optimizatzeko erabiltzen dira.
Zerbitzuen konfigurazioak gordetzen dituzte, bisita bakoitzean berriz konfiguratu behar izan ez ditzazun.
– Bideo- edo soinu-erreproduzitzaileen bolumena doitzea.
– Bideoak transmititzeko abiadura onenak.
– Egindako erosketak «erosketa-orgatxoan» gordetzen dituzte e-commerce zerbitzuetan.
GEOLOKALIZAZIOKO COOKIEAK Cookie hauek ordenagailuaren edo gailuaren geolokalizazio-datuak biltzeko erabiltzen da, eduki edo zerbitzu egokiagoak eskaintzeko. – Herrialdeari, hiriari edo hizkuntzari egokitutako edukiak, adibidez.
ERREGISTROKO COOKIEAK Erregistroko cookieak gure web-atarietako batean erregistratzen zarenean edo saioa hasten duzuenean sortzen dira. – Horrela, autentifikatuta mantenduko zara nabigatzailea itxi arren, eta webgunean identifikatua egongo zara deskonektatzen edo saioa ixten ez duzun bitartean.
– Gure web-atarietako eremu jakin batzuetara sartzeko; adibidez, lehiaketa batean parte hartzeko.
COOKIE ANALITIKOAK Cookie hauek gure web-atarietan egiten duzun nabigazio-esperientziari buruzko informazioa biltzen dute modu guztiz anonimoan. – Bisitari kopurua zenbatu dezakegu
– Erabiltzailea berriz itzultzen den jakin dezakegu
– Informazio horri esker, nabigazioa eta zerbitzua hobetu ditzakegu.
PUBLIZITATEKO COOKIEAK Cookie hauek erabiltzaile anonimo bakoitzari erakutsitako iragarkiei buruzko informazioa biltzen dute – Publizitatea egokitzea, erabiltzaileak konexioa egiteko erabilitako gailuaren arabera.
– Hirugarrenen bidez kudeatutako iragarkiak eskaintzea, webgunean denbora errealean erakusten direnak.

Jendearentzako jendearen eraikitzailea gara.

Elkarrekin gizarte hobea eraikitzen lagun dezakegu. Gurekin lan egin nahi duzu?