Korporatiboa

Saria jaso du Moyuak Anoeta estadioko lanean material birziklatuak erabiltzeagatik

17 abendua, 2019

Anoeta estadioaren erreforma-lanetako ekonomia zirkularraren erabilera egokiak saria jaso du Madrilen egin den Eraikuntza eta Eraispeneko Hondakinen Birziklapenari buruzko Nazioarteko I. Kongresuan.

Ekitaldi hartan, urrezko bereizgarria (lehen saria) eskuratu zuen Moyuako kide den Ekotrade enpresak, Donostiako Anoeta estadioa berritzeko lanetan mota horretako hondakinen harrizko zatiaren % 100 berrerabili ondoren. Hondakinen kudeaketa hori lehendik ere ezagutzera eman zen sektoreko kongresu batean, «Ekonomia zirkularra Anoeta estadioan. Esperientzia arrakastatsu bat» izeneko ponentziarekin.

Jendearentzako jendearen eraikitzailea gara.

Elkarrekin gizarte hobea eraikitzen lagun dezakegu. Gurekin lan egin nahi duzu?