Proiektuak

Reale Arena, harrotasunez betetzen gaituen proiektua

14 iraila, 2019

2019ko irailean Realak ofizialki inauguratu zuen bere estadio berria: Reale Arena.

Proiektu garrantzitsua izan da estadioaren eraldaketa, eta bi urte baino gehiago iraun du. Lanak Moyua eta Altuna y Uria enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak egin ditu.
Aldaketa horren ezaugarri nagusietako bat estadioaren konfigurazioa eraldatzea izan da: lehen, atletismorako esparru irekia zen; orain, ingeles estiloko futbol-zelaia, zaleak joko-zelaitik gertu egon daitezen.
Hori egin ahal izateko, harmailak eta tribunak berritu behar izan dira, eta, orain, 40.000 ikusle sar daitezke. Horrez gain, zale guztiak babesten dituen estalki berri bat jarri da, bai eta kanpoaldeko inguratzaile bat ere, ehunezko estaldura duena.
Azkenik, Euskal Federazioaren instalazioak dauden lokalak, hospitality-ak eta eraikinaren ondoko beste eremu batzuk ere eraberritu dira.

Jendearentzako jendearen eraikitzailea gara.

Elkarrekin gizarte hobea eraikitzen lagun dezakegu. Gurekin lan egin nahi duzu?