Proiektuak

Costa Vasca hotela: berriz ireki da

16 uztaila, 2020

Joan den ekainean, Donostiako Costa Vasca hotelak berriro ireki zituen ateak, bederatzi hilabetez birgaitze-lanak egin ondoren. Lan horiek itxura berria eman diote hotel enblematiko honi, bai eta zerbitzu multzo berria ere.

Moyua eraikuntza-enpresa arduratu zen birgaitze garrantzitsu hori egiteaz. Obraren alderdi azpimarragarrienen artean nabarmentzekoa da fatxadaren berrikuntza, bere profil bereizgarriari eutsi baitio (erreferentea Euskadiko arkitekturan) eta aluminio griseko sare batez estali baita. Horrez gain, batzarretarako 1.000 m2-ko zentro berri bat gehitu zaio hotelari, bederatzi bilera-gelarekin, eta lurpeko aparkaleku bat egin da, 320 plaza eta 4 solairukoa.
Azkenik, gimnasio berri bat eraiki da, 10.000 m2-ko kirol-instalazioekin; halaber, igerileku estali bat, wellness zentro bat eta apaindegi bat ditu.

Jendearentzako jendearen eraikitzailea gara.

Elkarrekin gizarte hobea eraikitzen lagun dezakegu. Gurekin lan egin nahi duzu?