Atotxako geltokiko lanen hasiera
Iragan uztailaren 7an abiadura handiko trena Donostiara iristeko lehen lanei ekin zitzaien.
Moyua, Comsa eta Cycasa enpresek osatuta ABEEa arduratuko da Atotxako geltoki berria egiteaz. Proiektuan integratuko dira egungo Donostiako geltokia eta Tabakalera ingurua, eta zenbait garraiobideren arteko konexioa sustatuko da: aldirietako trena, abiadura handikoa eta autobusak.
Aurrekontua 80,4 milioi euroko da (BEZa barne) eta exekuzio-epea 42 hilekoa izango da (2023 amaiera edo 2024 hasiera). Lanek iraun bitartean, une oro bermatuko da tren-zerbitzua.